Ez da erraza izan zeren baina etxean laguntza haundia izan dut nere senarrarena. Izan ere, berak inoiz ez zuen blog bat ireki baina pazientzia haundiarekin lan guztiak aurrera ateratzea lortu dugu. Era honetan gustora nago, honetaz gain esan beharra dago ikaskideen laguntza ezinbestekoa izan dela eta behin ere Josemi-ren tutoretzara joan ginen geneuzkan duda batzuk argitzeko helburuz.
Erabateko pozik nago ikasi eta lortu dudanarekin, eta seguru nago ikasiriko gauza asko oso baliagarriak izango zaizkidala aurrerantzean ere. Gainera teknologia berri hauek dena ikastexeetan ze erabilpen erreal duten ikustea ere oso interesgarria izan zait. Gogoan dut, nere alabaren aurkezpenera joan nintzenean azaroaren 29an bertan egiten dituzten lan guztiak, erabiltzen duten metodologia, etab... dena bideo batean erakutsi zigutela.
Ezin dugu bizi dugun errealitate honetatik ihes egin eta gaur egun IKT-ak gure bizitzaren parte dira. Hezkuntzan ere badute beren presentzia, ikastetxe batzuetan gehiago besteetan oraindik ez asko. Teknologia guzti hauek ematen dizkiguten posibilitate eta abantailak aprobetxatu beharko genituzke baina noski ez edozein modutan. Etorkizun batean gure ardura izango baita, ikasle berriei Teknologia berriek erakusten dizkiguten abantailak azaltzea
IKASGAIAREN AMAIERA
Hace 14 años
